SOS Deiak eta Trafikoko langileek lan baldintza duinak eskatzeko elkarretaratzea egin dute
Ekonomia
Aiara de Urreta
2021, ira. 09 - 12:09
Kalitatezko enplegua bermatzeko eskatu diote Lakuari SOS Deiak (112) eta Trafikoko (011) arreta zerbitzuetako langileek. Hala, Bilboko Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean ELA, LAB, ESK, UGT eta CCOO sindikatuek deituta protesta egin dute beharginek.