Skip to main content

Sukaldeetako eta garbiketako langileak “gutxiestea” leporatu dio LABek Hezkuntza sailari

Ekonomia

Irene Garitagoitia Beitia

2024, abe. 02 - 18:12
Sukaldeetako eta garbiketako langileen lan hitzarmena errespetatu ez izana leporatu dio LABek Hezkuntza sailari. Sailak deialdia urtean behin egin behar duela zehazten du akordioak. Hala ere, 2021etik ez dute langile finkoen lekualdatze-lehiaketarik deitu. Horregatik elkarretaratzea egin dute astelehen honetan Lakuako Gobernuak Bilbon duen egoitzaren aurrean. Sindikatuak azpimarratu duenez, kolektiborik “feminizatuena” eta lan baldintza “okerrenak” dituena da.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista