Talgo deslokalizatzeko arriskuan dago jasotako azken erosketa eskaintzen ostean
Ekonomia
Talgo, Espainiako tren-fabrikatzailea, hainbat erosketa eskaintzaren erdian dago, bere etorkizuna bermatzeko eta tren industrian duen posizioa indartzeko. Horren adierazle dira azkenaldian jaso dituen eskaintza desberdinak.
Sidenorrek erosketa eskaintza egin zuen aurreko astean, hain zuzen, 155 milioi eurokoa. Eusko Jaurlaritzaren, BBKren eta Vital Fundazioaren babesarekin. Zehazki 4,80 euro eskaini dituzte akzio bakoitzeko. Enpresak egiten duen bigarren erosketa eskaintza da, aurrekoan 150 milioi eurotakoa izan zen. Sidenorrek akzioen %29,9 nahi ditu, zehazki Trilantic inbertsio funtsaren esku daudenak. Beste eskaintza batzuk daude mahaigainean, hain zuzen, Poloniako Garapen Funtsa edo Jupiter Wagons indiarrarenak. Oraindik ez dituzte euren eskaintzen inguruko zehaztasun handirik eman, hala ere, Poloniarrak Talgoren %100 bereganatzeko asmoa du eta akzio bakoitzeko kasi 5 euro eskaini ditu. Horrela, Sidenorrek egindako eskaintzaren aurretik kokatuko litzateke. Ekoizle indiarraren eskaintzak ere Sidenorrena hobetzen du, hainbat medioetan adierazi duten moduan, 4,9 euro eskainiko zituen akzio bakoitzeko.
Trilanticek, bere aldetik, ostiral honetan ezarri du kudeatzen duen zatiaren truke eskaintzak jasotzeko epemuga. Izan ere, 19 urte daramatza Talgon eta dituen akzioak gainetik kendu nahi ditu. Eusko Jaurlaritza Sidenorrek Talgo erostearen alde dago. Ez du nahi konpainiaren erabakigunea atzerrira joaten utzi eta hori gerta ez dadin presioa egiten ari da, izan ere, abenduan Arabako Patronalak ohartarazi zuen Talgo deslokalizatzeko arriskua zegoela. Espainiako Gobernua hasiera-hasieratik agertu da Sidenorren alde, azken komunikazioren ondoren ere, berretsi egin du Sidenor dela bere aukera, horrek konpainiaren espainiartasuna bermatzen duelako.
Iaz, Magyar Vagon Hungariako konpainia Talgo erosten saiatu zen, zehazki 617 milioi euro eskaini zituen, hala ere, Espainiako Gobernuak estatuaren interesen izenean operazioa blokeatu zuen, esanez, horrelako erabaki protekzionistak gaizki ikusiak direlako nazioarteko merkataritza erakundeetan.Dena dela, printzipioz otsailaren 14rako espero da partaidetza saltzeari buruzko azken erabakia. Bien artean, negoziazioek aurrera jarraitzen dute, enpresarentzat eta langileentzat irtenbiderik onena aurkitzeko helburuarekin.