Skip to main content

Arabako Foru Aldundiak 64 espediente ireki ditu Ticket Bai kobratze sistema ez erabiltzeagatik

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2024, ira. 11 - 09:09

Arabako Foru Aldundiak 64 espediente ireki ditu Ticket Bai kobratze sistema ez erabiltzeagatik. Horien artean, Gasteizko Andra Mari Zuriaren jaietan jarritako hainbat txosta daudela adierazi du Ramiro Gonzalez, Ahaldun Nagusiak.

Gonzalezek asteroko Gobernu Kontseilu aurreko prentsaurrekoan adierazi duenez, egoera hau “izapidetzen eta konpontzeko gai dago” eta “Aldundiak tresnak dituela Tiketbai nork erabiltzen duen edo ez jakiteko” azpimarratu du.

Ahaldun nagusiak “zerga-betebeharrak betetzeko obligazioa” babestu du “gardentasunaren eta elkartasunaren oinarrizko printzipioak bete behar direla” adieraziz. Abuztuan ospatu ziren jaiak baino lehenago, Ticket Bairen beharrezkotasunak eztabaidak sortu zituen. Izan ere, txosnak irabazi-asmorik gabeko erakunde gisa identifikatzen dira eta irabaziak gizarte ekintzak eta jarduera kulturalak egiteko bideratzen direla defendatzen dute.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista