Skip to main content

Traktorada Iruñeako kaleetan

Ekonomia

2024, abe. 10 - 18:12
50 traktorek baino gehiagok Iruñeko kaleak zeharkatu dituzte Semilla y Belarra elkartearen deialdiari jarraituz. Europako Batasunak Mercosurrekin egindako merkataritza akordioakren kontra protesta egin dute nekazariak. “EBko kalitate estandarrak bete behar ez dituzten produktuak sartuko dira”, azaldu du elkarteak. UAGN eta EHNE sindikatuen jokabidearekin ados ez zeuden nekazari talde batek sortu zuen elkartea. Beste talde batzuekin batu eta UNASPI elkartea sortu dute. “Ez gaude merkatu librearen aurka, baina denentzat joko arau berdinak eskatzen ditugu”, adierazi du elkarteak.
Hamaika Telebista