Skip to main content

EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk akordioa lortu dute Trantsizio Ekologikorako Legearen inguruan

Ekonomia

2024, urt. 19 - 12:01

Aurreikusi bezala, Eusko Legebiltzarreko legealdia amaitzerako onartu egingo dute Trantsizio Energetikorako Legea. Eta uste baino kontsentsu handiagoz onartuko dute, Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek zein EH Bilduk akordioa lortu baitute.

Legebiltzarreko alderdiek ez zioten aurkeztu osoko zuzenketarik Jaurlaritzak aurkeztutako lege egitasmoari, baina bai ehunka zuzenketa partzial. Haiek bozkatzen aritu dira azken egunetan, eta gaur amaituko dute. Beraz, gaur onartzen den testua izango da legebiltzarreko osoko bilkurara eztabaidatu eta bozkatzera eramango dutena. Aurreikusten dute otsailaren 15eko osoko bilkuran legea behin betiko onartzea.

Hamaika Telebista