Tubacexek 2027an 1.400 milioi euro fakturatzeko helburua du Plan Estrategiko berriarekin
Ekonomia
Estutasunak gaindituta, Tubacex taldeak emaitza historikoak aurkeztu ditu. 2023ko urtarrila eta ekaina bitartean 27,8 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu, osotara 640 milioi euro baino gehiagoko salmentekin. Gauzak horrela, enpresak 2025erako ezarri zituen helburu gehienak bi urteko aurrerapenarekin bete ditu. Orain hurrengo lau urteetarako plan estrategikoa aurkeztu du, 2027an 1.400 milioi euroko fakturazioa lortzeko helburua ezarriz. Hori lortzeko trantsizio energetikoa eta dibertsifikazioa ipiniko dute ardatz bezala. Produktu nagusia dituen soldadurarik gabeko hodiekin batera, bestelako hoditeriaren produkzioa bultzatzeko asmoa azpimarratu dute taldearen arduradunek, Europatik kanpo egiten dituen salmentak handitzeko nahiarekin batera. Bide horri jarraituz, pandemia garaian igarotako egoera larria atzean utzi nahi du taldeak. Izan ere, 2021an enpresak kaleratze kolektiboak burutu nahi izan zituen, langileek erabaki hori bertan behera uzte lortu zuten azkenean, 230 egun baino gehiago iraun zuen grebari esker.