Skip to main content

Tubos Reunidoseko langileek protesta egin dute enpresaren Enplegu Erregulazio Espedientearen aurka

Ekonomia

Xabi Ealo eta Manex Sarasua

2026, mar. 04 - 13:03

Tubos Reunidoseko langileek kontzentrazioa gauzatu dute Bilbon asteazken honetan Enplegu Erregulazioko Espedientearen negoziazioaren blokeoa salatzeko eta lanpostuak defendatzeko. Protesta goizean goiz hasi dute Bilboko euskalduna jauregi parean, bertan egon direlako eztabaidatzen enpresak EEEaren bidez gauzatu nahi dituen kaleratzeak . Horren harira, 11:00etan manifestazioa abiatu dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzaraino eta, besteak beste, kasuan inplikatzeko eskatu diote.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista