Tuvisak %50eko beherapena mantenduko du 2023an zehar
Ekonomia
2023ko abenduaren 31ra arte ez da geldiaraziko beherapena BAT txartela erabiltzen dutenentzat. Barik edota MUGI txartelek ere balioko dute, baita BUXek eta abonuek ere. Erabiltzaileek ez dute ezer egin behar, deskontua zuzenean aplikatuko da.