Skip to main content

Tuvisako langileek manifestazioa egin dute autobus zerbitzu duin bat aldarrikatzeko

Ekonomia

2024, ots. 05 - 18:02

Tuvisako langileek Gasteizko kaleak hartu dituzte astelehen goizean, autobus zerbitzu eta lan baldintza duinak aldarrikatzeko. Besteak beste, zenbait lineatan bus gehiago funtzionamenduan jartzea edota lan osasuna bermatuko dituzten neurriak ezartzea eskatzen dute.

Langileek greba mugagabeari ekingo diote otsailaren 10ean, larunbatean. Egun hori heldu baino lehen enpresaren zuzendaritzak astean zehar bilera bat deituko duela iragarri du, greba bertan behera utziko duen irtenbide bat adosteko asmoarekin. Langileek, momentuz, ez dute bilera egiteko gonbitarik jaso. Azaldu dutenez, azkeneko bileran jasotako proposamena hobetzea espero dute.

Hamaika Telebista