Tuvisako langileek salatu dute zuzendaritza “gehiegi" luzatzen ari dela gatazka
Ekonomia
2024, urt. 22 - 14:01
Tuvisako langileek lanuzte berriak burutu dituzte astelehen goizean, enpresaren zuzendaritzak luzatutako azken proposamena aztertzen duten bitartean. Gasteizko hiri-autobusetako arduradunek proposamen berria egin zieten langileei pasa den ostiralean, eta langileak aste honetan bilduko dira erantzuna adosteko.
Momentuz, langileek salatu dute enpresaren zuzendaritza behar baino gehiago luzatzen ari dela gatazka. Izan ere, aste oso bat bilera deialdi baten zain egon ondoren, Tuvisaren proposamena ostiralean ailegatu zen, biltzeko gonbitik gabe.