Tuvisako zuzendaritzaren eta langileen arteko bilera akordiorik gabe amaitu da
Ekonomia
Mikel Lopez de Ciordia
2024, urt. 11 - 13:01
Tuvisa enpresako arduradunek eta langileek bilera berri bat izan dute, berriz ere akordiorik gabe bukatu dena. Hortaz, Gasteizko hiri autobusetako sektorean dagoen lan gatazka irtenbiderik jabe jarraitzen du.
Iñaki Gurtubaik, Tuvisako lehendakariak, alde bakoitzaren posizioak aldenduta mantentzen direla azaldu du ohar baten bitartez. Dena den, hurrengo asterako bilera berri bat ezarri dela iragarri du, bai enpresak zein langileek akordiorako nahia erakutsi dutela azpimarratuz.

















