Tuvisan greba ekiditeko bilera egingo dute asteazkenean
Ekonomia
2024, urt. 29 - 12:01
Tuvisako langileak zuzendaritzarekin bilduko dira asteazkenean, otsailaren 10ean hasiko den greba mugagabea ekidingo duen akordioa adosteko asmoarekin. Gasteizko hiri-autobusetako langileek, izan ere, martxorako aurreikusita zuten greba otsailera aurreratzea erabaki zuten, enpresaren arduradunek luzatutako azkeneko proposamena ezeztatu eta gero. Hori bai, otsailaren 10 baino lehen deitutako lanuzteak bertan behera utzi zituzten ere, greba hasi baino lehen elkartu eta negoziatzeko deia luzatuz udal gobernuari. Gobernuak deia hartu eta asteazkenerako bilera bat proposatu die.