Urkullu eta EAEko 51 enpresaren ordezkariak Japoniara joan dira harremanak indartzeko asmoz
Ekonomia
2023, urr. 12 - 10:10
Ekonomiaren Garapen sailburu Arantxa Tapiak, Turismo sailburu Javier Hurtadok eta Europar Batasuneko eta Kanpo Harremanetako idazkari nagusi Marian Elorzak ere bidaiatuko dute Japoniara. Bi herrialdeen arteko lotura ekonomiko eta kulturalak areagotzea du helburu. "Euskadi Basque Country" marka asiar herrialdean sustatu nahi dute, Jaurlaritzak jakinarazi duenez. Lehendakariak eta Toshimako alkateak emango diote hasiera Euskal Asteari musika eta dantza uztartuko dituen kontzertu batekin.