Asteazkenean bigarren greba eguna izango dute Mecanerreko langileek
Ekonomia
2023, urr. 09 - 09:10
Horrez gain, Jaurlaritzako Lan Sailarekin bilduko dira sindikatuak. Mecanerren itxieraren aurka eta Uribe Kostako industria sektorearen alde egin dute martxa asteburuan Urdulizen. Zuzendaritzak dio lantegia ez dela bideragarria, baina batzordeak salatzen du enpresak irabaziak handitu nahi dituela eta ekoizpena kostu merkeagoa duten herrialdeetan egin. Jaurlaritzari eta Aldundiari erantzukizuna exijitu eta eskualdeko industria mantentzeko politika eraginkorrak martxan jartzeko eskatu dute.