Vianako Mondelezeko ekoizpena geldirik dago greba mugagabearen laugarren egunean
Ekonomia
2024, eka. 13 - 13:06
Vianako Mondelez gaileten fabrikako langileak greba mugagabean daude astelehenetik, enpresaren irabazi handiak berdintasunez banatuko dituen hitzarmen duin baten alde. Mondelez enpresaren greba mugagabearen lehen egunek jarraipen zabala izan dute eta tinko jarraitzen dute haien erabakiarekin.