Vidralak Laudioko lantokiko hiru labeetatik txikiena itxiko du
Ekonomia
2023, aza. 28 - 11:11
Vidralak, beira egiten duen enpresak, Laudioko lantokiko labe bat itxi nahi duela iragarri du, ekoizpeneko hiru labeetatik txikiena hain zuzen. Sindikatuekin egindako bilera batean iragarri zuen erabakia, langileekin zer gertatuko den zehaztu gabe. Izan ere, Vidralan lan egiten duten 320 pertsonetatik 80ri eragingo die erabakiak. ELA sindikatutik zuzendaritzaren jarrera kritikatu dute, euskal jatorriko multinazionalak bere inbertsioak Euskal Herritik kanpo egitea nahiago duela azpimarratuz.