Skip to main content

'Vitoria Solar 2' eguzki instalazio fotovoltaikoak aurretiazko administrazio baimena jaso du

Ekonomia

2024, urt. 11 - 11:01

Arabako Industria Administrazioko lurralde ordezkaritzak ‘Vitoria Solar 2’ eguzki instalazio fotovoltaikoaren proiektuari aurretiazko administrazio baimena eman dio. Honekin, Gasteiz eta Burgeluko lurraldeetan 90.000 eguzki panel inguru instalatzeko proiektuak aurrerapauso berri bat ematen du. Vitoria Solar 2 parke fotovoltaikoak 49,99 MW-ko potentzia sortzeko gaitasuna izango du. Indarberrik sei hilabeteko epea du orain eraikitzeko baimena eskatzeko. Proiektua aurrera eraman ahal izateko, hori bai, ingurumen inpaktuaren adierazpenean ezarritako neurrietara egokitu beharko da proiektua, besteak beste paisaian integratu eta fauna babestuko duen landare-hesi bat eraikiz.

Hamaika Telebista