Vivero adingabeen zentroan greba mugagabea deitu dute irailaren 12tik aurrera
Ekonomia
2023, ira. 12 - 14:09
ELAk eta LABek greba mugagabea deitu dute Galdakaoko Vivero adingabeen zentroan, lanpostuen defentsan eta kaleratzeen aurka. Zentroa Bizkaiko Foru Aldundiaren zerbitzu bat da, baina Emankor taldeko Landalan enpresak kudeatzen du. Eta azken urtean 50 langile izatetik 19 langile izatera jeitxi dira kaleratzeengatik, horrez gain lan baldintzak nabarmen oketu dira.