Skip to main content

Volkswagenek gutxienez hiru lantegi itxiko ditu Alemanian

Ekonomia

Ane Garitaonandia

2024, urr. 29 - 08:10
Krisiaren erdian, Volkswagenek gutxienez hiru lantegi itxiko ditu Alemanian kostuak murrizteko eta errentagarritasuna handitzeko. Gainera, enpresak jakinarazi du herrialdeko gainerako zazpi lantegietan ere kostuak murriztuko dituela, eta langileen soldatak % 10 murriztuko dituela.
Volkswagen Nafarroako enpresa batzordeak lasaitasun mezua zabaldu die langileei, eta Nafarroako Gobernuak nabarmendu du Landabengo lantegia dela taldeak duen lan zentrorik errentagarriena. 

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista