Skip to main content

Epaileak ebatzi du legez kanpokoa dela Vulcanizados Zuloagak apirilean hasitako aldi baterako lan erregulazioa

Ekonomia

2023, ira. 14 - 16:09

Enpresak etendako kontratuak berraktibatu eta jaso gabeko soldatak ordaindu beharko ditu. Gainera, ELA sindikatuari 25.000 euroko kalte-ordaina ematea agintzen zaio, askatasun sindikalaren eta grebaren eskubideak urratzeagatik egindako “kalte moralagatik”. Langileen grebak 615 egun iraun zuen, eta lan-baldintzak hobetzea izan zen grebaren ardatza, eta epaileak grebari amaiera eman zion akordioarekin lotu du aldi baterako erregulazio hori.

Hamaika Telebista