Vulcanizados Zuloagako zortzi langile kaleratu dituzte, ERTEa baliogabetzen duen epaiaren ondoren
Ekonomia
Sindikatuaren arabera, kaleratuak ELAko afiliatuak dira eta urte eta erdiz greban egondakoak. Joan den ostegunean justiziak onartu zuen enpresak langileen greba eskubidea urratu zuela. Eta enpresak apirilean aurkeztutako aldi baterako lan erregulazioko espedientea baliogabetu zuen. ELAk uste du sindikatuaren eta grebalarien aurkako neurria izan dela. Sindikatuak exijitzen du kaleratutako guztiak berriro lanpostura itzultzea.