Skip to main content

Zaintza, enplegua eta ondasunaren banaketa aldarrikatu ditu LABek Martxoaren 3aren atarian

Ekonomia

2024, mar. 01 - 14:03

Zaintza, enplegua eta ondasunaren banaketa aldarrikatu ditu LAB sindikatuak Gasteizko Martxoaren 3ko sarraskiaren 48. urteurrenaren atarian. Ekitaldia egin du sindikatuak ostiral goizean, Gasteizko kaleetan manifestazioa egin baino lehen. Igandean izango da urteurrena eta sindikatua “Enbor beretik sortuko dira” lelopean mobilizatu da. 1976koa zein gaur egungo langileen borrokaren garrantzia azpimarratu dute sindikatuko kideek.

Hamaika Telebista