Skip to main content

Zaintza sistema publiko komunitario baten alde mobilizatu da LAB sindikatua

Ekonomia

2024, mar. 08 - 13:03
Zaintza sistema publiko komunitario baten alde mobilizatu da LAB sindikatua. Gasteiz, Iruñea eta Baionan egindako elkarretaratzeetan pribatizazioak bizitzen eta lanen prekarizazioa iraunkortzen duela salatu du sindikatuak, emakumeen bizitzak, bereziki. Horren aurrean, zaintzen sistema eraldatzearen beharra aldarrikatu dute, berdintasun errealaren mesedetan. Azaroaren 30ean egindako greba feministak zaintzak agenda politiko eta sozialaren erdigunera eraman dituela baieztatu dute ere LAB sindikatutik. Hala ere, Iruñea zein Gasteizko Gobernuek neurriko erantzunak eman ez dituztela salatu dute. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako erakunde publikoek sortutako zaintzen aldeko ituna ere kritikatu du Aranburuk, propaganda hutsa dela baieztatuz.
Hamaika Telebista