Skip to main content

Zerga bilketa % 6 handitu da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lehen seihilekoan

Ekonomia

Aiara de Urreta

2023, uzt. 18 - 07:07
Zerga bilketa % 6 handitu da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan lehen seihilekoan, 6.820 milioira iritsi arte. Izan ere, iaz baino astiroago, baina egonkor hazten ari da ekonomia hiru lurraldetan, zehazki, BPGa %0,5 hazi da 2023ko bigarren hiruhilekoan, aurreko bietan bezainbeste. Eustatek emandako datu aurreratuak dira aipatutakoak. Eta horien arabera, hazkunde tasa egonkor bati eusten dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista