200 lagun inguruk elkartasuna adierazi diote Unai Etxebarriari Algortan egindako elkarretaratzean
Gurean Gaur
Ane Urkola
2020, abu. 31 - 16:08
Unai Etxebarria gizonezkoen Granada Futbol klubeko jokalari ohia elkartasun keinu ugari jasotzen ari da Altsasuko gazteei elkartasuna adierazten duen elastikoa eramateagatik kanporatua izan ostean. Atzo 200 lagun inguruk bilkura egin zuten Algortan, eta elkartasuna helarazi zioten Adierazpen askatasuna lelopean, ‘Gu ere Bai’ euskal kirolarien aldeko plataformak deituta.