350 kazetarik baino gehiagok hurrengo Jaurlaritza sailburu eskaldunez osatua izan dadila eskatu dute
- Bideoa:
Martxelo Otamendi eta Maite Artolak aurkeztu zuten “Euskaraz hitz egingo duen Jaurlaritzaren aldeko manifestua” dokumentua joan den ostiralean, ordura arte bildutako sinadurekin. Azaldu zutenez, defizit bat zuzentzeko beharrezkoa da arduradun euskaldunak izendatzea, hala, kazetariek euskaraz lan egin eta informatu ahal izan dezaten.
- Created on .