5.000 preso aske uzteko plana aztertzen ari da Parisko Gobernua
Gurean Gaur
Frantziako Justizia Ministerioak kartzeletako langileen sindikatuekin 5.000 preso kartzelatik ateratzea jasotzen duen plana aztertu du. Kondena bukatzeko hilabete baino gutxiago geratzen zaienei edo osasun arazo larriak dituztenei zuzentzen zaie asmoa. Hala, hainbat euskal preso politikori eragin diezaieke neurriak. Esaterako, Ibon Fernandez de Iradi lasartearrari. Baita ere, Josu Urrutikoetxea Ugaoko presoari. Bestalde, Espainiar Estatuan dauden presondegiek hartutako neurriei dagokienean, Brievako kartzelak ziegan gelditzea onartu die Marixol Iparragirre eta Lola Lopez euskal presoei. Halaber, Gorka Fraile euskal presoa, apirilaren 5era arte etxean egongo da, Iruñeko kartzelara joan gabe.