Aberri Egunerako deialdi ezberdinak egin dituzte alderdi eta eragileek
Gurean Gaur
Aberri Eguna ospatxeko deia egin dute hainbat eragile eta alderdik. Euskal Herria Batera ekimenak ekitaldia egingo du larunbatean, Aberri Egunaren bezperan. Donostiako Miramar jauregian izango da, goizeko 11:00etan, 'Bagera, badugu' lelopean. EH Bilduk, berriz, apirilaren 9an Iruñera joateko deialdia egin du, eta egun osoko egitarau anitza antolatu dute, "festa eta aldarrikapena" uztartuz. Ernai gazte antolakundeak bat egin du deialdi horrekin, eta autobusak antolatu dituzte Elorriotik -bertan egingo dute Gazte Topagunea- bertaratzeko.
EAJk Bilbon ospatuko du 'Gure Izaera. Gure Aberria' lelopean; 11:30ean izango da ekitaldia Plaza Berrian, eta bertan izango dira Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria eta Andoni Ortuzar EEEko presintea. Bagirak Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen 60. urtemuga ospatuko du apirilaren 8an eta 9an Itsasun, eta egitarau "anitza, herrikoia eta aldarrikatzailea" antolatu dute egun horietarako. Jardun koordinakundeak, berriz, Gernika-Lumon egin du deialdia, 'Ukazioaren aurrean, askatasuna' lelopean.