Arnaldo Otegi (EH Bildu): "Ez da hauteskundeez hitz egiteko garaia"
Gurean Gaur
2020, api. 27 - 17:04
EAEko hauteskundeez eztabaidatzeko Urkullu lehendakariak deitutako bileraren harira agerraldia egin du EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik. Koalizioaren ustez ez da orain hauteskundeez hitz egiteko unea, gizartea ez baitago horretan arduratuta. Larrialdi sanitarioa eta hortik eratorritako krisi ekonomikoaz jardun behar dela iritzi du indar subiranistak.