Azkuna Zentroa, kultura hiriko erdigunean bost urte gehiagoz
Gurean Gaur
2019, urt. 15 - 15:01
Bilboko Azkuna Zentroak hurrengo lau urteetan garatuko duen Proiektu Programa aurkeztu du. Hiriko alkate Juan Mari Aburto eta Fernando Perez zuzendariak azaldu dutenez, planak alhondegia “gizarte eta kultura garaikidearen lokailu” bilakatuko da, esperientzia artistikoei bide emanez. Programazioak sei lan ildo nagusi izango ditu, eta beren artean lotura izango dute: arte garaikidea, arte biziak, zinema eta ikus-entzunezkoak, gizartea, kultura digitala eta literatura.