Duela 83 urteko bonbardaketa oroitu dute Gernikan
Gurean Gaur
2020, api. 27 - 15:04
Urtero gogoratzen da 1937an Alemaniako Condor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak Gernikan egindako sarraskia. Ehunka hildako eta zauritu izan ziren, eta eraikinen %85 erabat suntsitu zituzten. Aurten ezinbestean segurtasun neurriak hartuta egin dituzte ekitaldiak, koronabirusak eta konfinamenduak eraginda. Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren helburua izan da, konfinatuta egon arren, askatasuna aldarrikatzeko eguna izatea, hala, zuzenean jarraitu dute herritarrek streaming bidez egitaraua.