Josu Etxaburu, Gure Esku: “Bideoen bitartez herri oso bat irudikatuko dugu”
Elkarrizketa
Azaroaren 16an tokian tokiko ezaugarrietatik abiatuta, lurraldeak konektatu eta 360 graduko Euskal Herria erakutsiko duen ekimen bat antolatu du Gure Eskuk. Herri ekimenaz hitz egin digu Josu Etxaburu Gure Eskuko bozeramaileak Hamaika Telebistan.
Euskal Herriko herri guztiak bideo kate baten bidez elkartzea helburu duen dinamika izango da. Azaroaren 16ean ikusiko du argia eta egun osoan zehar luzatuko den zuzeneko bat izango da: herrietan egindako bideoak zein bost hiriburutan egingo diren kultur emanaldiak bateratuz egingo den zuzenekoa izango da.
Goizean hasi eta gaualdean amaituko den online zuzeneko batean bilduko dituzte herri guztietan egindako lana. Horretarako, Donostian, Baionan, Gasteizen, Bilbon eta Iruñean ordu ezberdinetan, ekimen kultural ezberdinak eskainiko dituzte. Gainera, horiek online zuzenekoan ikusteko aukera ere izango da, baita Hamaika Telebistan ere.