Skip to main content

Gasteizko pentsiodunek astelehenetako protestei ekin diete gaur

Gurean Gaur

2019, ira. 16 - 17:09
Gaur bueltatu dira Gasteizko pentsiodunak astelehenetako protestetara. Pentsio publiko duinak eskatzen jarraitzen dute. Pentsio Publikoaren Sistemaren etorkizuna bermatuko duen legedia da aldarrikatzen dutena. Horrez gain, urteroko KPIaren igoera automatikoaren legezko bermea eskatzen dute eta 1080 euroko gutxieneko pentsioa, bizitza duina bermatuko duena. Madrilen sistema publikoaren defentsa eza leporatu diote Lakua eta Nafarroari pentsiodunek. Hego Euskal Herriko Pentsionisten Plataformak bilkura egin zuen irailaren 5ean Gasteizen, datozen urratsen berri emateko. Tartean, EAE eta Nafarroako lehendakarien jarrera kritikatu dute, ez direlako Madrilera joaten pentsio sistema publikoa defendatzera.
Hamaika Telebista