Hauteskunde erabakigarriak Eskozian eta Galesen
Gurean Gaur
2021, Maiatza 06 - 12:05
Duela hamar urte lortutako balentria politikoa errepikatu nahi du gaur ospatzen ari diren hauteskundeetan Eskoziako independentismoak. Duela hamar urte gaurko egunez egindako hauteskundeetan lortu zuen lehenengo aldiz SNP alderdiak gehiengo osoa bertako parlamentuan, eta helburu horixe dute oraingoan ere. Orduan bezala, oraingoan ere independentzia erreferendum bat egiteko eskuratu nahi dute independentistek gehiengo osoa.
Eskoziatik datozen haizeek Galesen ere izan dezakete eragina. Hor ere gaur ari dira bertako parlamenturako hauteskundeak egiten. Eskozian baino askoz ahulagoa den arren, independentziaren aldekoak geroz eta gehiago dira Galesen. Inkesten arabera, 2012an galestarren %12ak bakarrik babesten zuen independentziaren aldeko hautua. Azken inkesten arabera herritarren %40ak babestuko luke aukera hori gaur egun.