Skip to main content

Ikasturte amaiera “seguru, adostu eta kalitatezko” baten proposamena egin dute sindikatuek

Gurean Gaur

2020, Maiatza 21 - 11:05
Steilas, ELA, LAB, CCOO eta UGTk, "alde bakarrez" hartutako erabakiak geldiaraztea galdegin diete Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailari, hezkuntza publikoko langileak eskolara presentzialki itzultzeko maiatzaren 19ko jarraibidea barne. Gaur bertan bueltatu behar dira, adibidez, ikuskaritzako langileak. Ohar bidez salatu dute pandemia egoeran "berme-irizpideak lehenetsi gabe" eta "osasunerako ikuspide pedagogikoak" kontuan hartu gabe hartu direla erabakiak, eta "beharrezko" adostasunik gabe. Hala, eskolak irekitzeko proposamen alternatiboaren ardatz nagusietako bat da sindikatuekin negoziatzea “osasun protokoloetako prozedurak, edukien gabeziak osatzeko”.
Hamaika Telebista