Jordi Morales: "Gure informazioa biltzen ari baldin badira, egin dezagun ikertzaileek datuok guztion onerako erabili ditzaten"
Gurean Gaur
2020, mar. 23 - 20:03
Koronabirusari aurre egiteko estrategia ezberdinak erabili dituzte herrialdeek azken hilabeteotan, baina aditu ugariren arabera, teknologia berrietan eta Big Data deritzonean oinarritutako neurriak izaten ari dira eraginkorrenak. Europan mugikortasuna murrizten eta mugak ixten diren bitartean, Hego Korean edo Taiwan bezalako herrialdeetan, norbanakoen informazio kopuru izugarriak bildu eta erabiltzen dira birusaren hedapena aurreikusteko. Jordi Morales datu analistak, segurtasunaren eta askatasunaren arteko talkaz aritu zaigu. Gure smartphone eta bestelako gailuek biltzen dituzten datuen erabilerak norberaren askatasun eta intimitatearen kontra egin dezake.