La Naval enpresa eskuratzeko eskaintzak otsailetik aurrera egin daitezkeela uste dute langileek
Gurean Gaur
2019, urt. 24 - 14:01
Manifestazioa egin dute La Naval enpresako langileek. Bertan, enpresa erosteko eskaintzak otsailaren 13tik aurrera egin ahal izango direla azaldu du Juanjo Llordén komiteko idazkariak. Likidazio plana urtarrilaren 16an onartu ondoren, datorren hilean amaitzen baita alegazioetarako epea. Langileek aurrera eramandako mobilizazioa Espainiako Gobernuaren delegaritzatik Euskadiko Alderdi Sozialista - Euskadiko Ezkerraren egoitzaraino izan da. Euritan eta Euskal zein Espainiar Gobernuen politiken aurkako oihuekin egin dute manifestazioa.