1983an, Lasa eta Zabala bahitu, torturatu eta erail zituen GALek Baionan
Minutu batean
2024, urr. 16 - 13:10
1983ko urriaren 16ko gauerdian, kalez jantzitako guardia zibilek Joxean Lasa eta Joxi Zabala tolosarrak bahitu zituzten Baionan. Guardia Zibilaren Donostiako La Cumbre jauregiko instalazioetan bortizki torturatu eta Alacantera eraman zituzten. Busoten hil zituzten, gorpuak kare bizitan ehortziz. Hamabi urtez egon ziren desagertuta; 1995ean identifikatu zituzten arte.