Duela 45 urte onartu zen Gernikako Estatutua erreferendum bidez, %58ko parte-hartzearekin
Minutu batean
1979ko Euskadiko Autonomia Estatutua, Gernikako Estatutua izenaz ere ezaguna, Euskadiko Autonomia Erkidegoa eratu zuen lege organikoa da. Erreferendumean onartu zen, %58ko parte-hartzearekin. Azaroaren 29an Espainiako Kongresuak onartu zuen eta abenduaren 12an senatuak. Gernikako Estatutuak Euskal Autonomia Erkidegoan sistema parlamentarioa ezarri zuen.
Egun, Espainiako Konstituzioak eta Gernikako Estatutuak “nazionalitateari” egiten diote erreferentzia. Azpimarratzekoa da, ordea, hainbat eskumen eskualdatu badira ere, Estatutua oraindik betetzeke dagoela. Ia mende erdi geroago, Gernikako Estatutua ez da osorik bete, egungo lehendakariaren promes nagusia, egiteke dauden eskumenak eskualdatzea da. Testu hura onartu zenetik gakoa da adostu beharrekoa estatutu edo estatus berri bat ote den