Muga deitzen da pausoa: Elvira Zipitriaren historia argitara
Gurean Gaur
2019, Maiatza 29 - 19:05
Maider Oleagak Muga deitzen da pausoa filma argitaratu du, Elvira Zipritriaren historioa ezagutzea du helburu zuzendariak. Oldeaga zazpi urtean Mexikon bizi ostean, Euskal Herrira itzuli zen, 2011n, eta etxe bat hartu zuen alokairuan Donostian, Parte Zaharreko Fermin Calbeton kalean, 26. zenbakiko bigarren solairuan. Zipitriaren omenezko plaka bat zegoen atarian, eta etxejabeak azaldu zion bertan bizi izan zela Zipitria hirurogei urtez. Etxe hartan, dozenaka haur eta heldu hezi eta alfabetatu zituen hiru hamarkadatan, euskaraz eta klandestinitatean, frankismo garai betean; bizitzako azken urteak ere etxe hartan eman zituen, itxita, hil zen arte. Irakaslea ez ezik, politikako eta kulturako militantea ere izan zen, besteak beste, Emakume Abertzale Batza, Euskaltzaleak eta Eusko Ikaskuntza elkarteetako kide izan baitzen. Oleagarentzat "berebizikoa" izan dela adierazi du eta ispilu bat izan dela Zipitria berarentzat.