Donostiako autobus geltokietan erretzea debekatuko dute
Euskal Herria
2024, ots. 14 - 13:02
Hiriko autobusen ordenantza aldatuz, Donostiako Udalak markesinetan eta geltokietan erretzea debekatuko du, edozein erabiltzailerengandik bi metroko erradioan. Eneko Goia ados agertu da neurriarekin; izan ere, autobusen geralekuetan 'jende dezente' pilatzen da, eta 'ulergarria' da erretzaile ez direnei eta bai direnei 'enbarazu' egitea.