ESK sindikatuak irregulartasunak salatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren Albaitaritzako LEPean
Euskal Herria
Iñigo Morete
2021, aza. 03 - 13:11
ESKk irregulartasunak salatu ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren Albaitaritzako LEPean. Sindikatuaren hitzetan, itxura denez Foru Aldundiko goi mailako hainbat funtzionariok adostutako ekintza bat egon da, eta ekintza horren ondorioz bitarteko funtzionario bat onuradun atera da.
Espezialitate horretako plazen behin betiko esleipena kautelaz geldiarazteko eskatu dio sindikatuak Bizkaiko Foru Aldundiari, Albaitaritzako azterketetan gertatutakoa argitu arte.
Espezialitate horretako plazen behin betiko esleipena kautelaz geldiarazteko eskatu dio sindikatuak Bizkaiko Foru Aldundiari, Albaitaritzako azterketetan gertatutakoa argitu arte.