Skip to main content

Gose greban da Garikoitz Etxeberria euskal presoa, bakartze egoeratik atera dezaten eskatzeko

Euskal Herria

2023, api. 21 - 08:04
Joan den astean lekualdatu zuten Zaballako espetxera, Dueñaskotik. Zelda beste preso batekin partekatzera behartu zuten eta horri uko egin eta bakartu egin dute. "Preso ororen eskubidetzat dut ziegan bakarrik zein binaka bizitzea hautuz, espetxeak bata zein bestea inposatu gabe", adierazi du. Gose greba hasi du, bakartze egoeratik atera dezaten eskatzeko.
Hamaika Telebista