Hego Euskal Herrian emakumeek euren soldataren %37,81 bideratzen dute alokairura
Euskal Herria
2020, aza. 23 - 10:11
Alokairuen prezioak eta arloaren gaineko politikak bolo bolo dabiltzan honetan, gaiaren gaineko azterketari heldu diogu. Izan ere, EAEn baino soldataren ehuneko apalagoa bideratzen dute Nafarrek alokairua ordaintzeko, eta gainera, urtez urte ehunekoa jaisten ari da. Horixe azaltzen du, besteak beste, Ipar Hegoak argitaratu berri duen txostenak. Nafarroa Garaian, EAEn bezala, emakumeak dira alokairuko etxebizitza baterako sarbidea zailagoa dutenak, euren soldataren %37,81 bideratzen baitute alokairura, gizonek baino 7 puntu gehiago.