Igorreko jai batzordea: 'Errespetuzko jai baketsuak espero ditugu Igorren'
Euskal Herria
2022, eka. 09 - 12:06
Bi urteko etenaldiaren ondoren bueltan dira Euskal Herrian herri askotariko jaiak; Igorrekoak bihar bertan hasiko dira, eta egitarauan aldaketak egin dituzte ahal den eta pertsona gehienek horietaz gozatu dezaten. Jai batzordeko kidea den Ainara Castillok azpimarratu du jaiak giro "baketsuan" gozatzea espero dutela; "eraso sexistarik" eta "bestelako erasorik" gabekoak.