Skip to main content

Irakaskuntza publikoko sindikatuek Gimenok aurkeztutako proposamenak “eskasak” direla diote

Euskal Herria

Gaizka Leitza

2024, aza. 11 - 13:11
Gaur hirugarrenez Nafarroako hezkuntza publikoko sindikatuak Hezkuntza Departamentuarekin bildu dira. Sindikatuen ustez, Gimeno Hezkuntza Kontseilaria irakasleen aldarrikapenak betetzeko proposamen seriorik gabe joan da mahai sektorialera. Jarraitzen du 55 urtetik gorako irakasleen murrizketa mantentzen eta ratioen jaitsiera Haur Hezkuntzara eta Lehen Hezkuntzara soilik mugatzen, eta gainera baldintzatuta. Erosahalmenaren galeraren inguruan ere ez dute inongo proposamenik ekarri. Datorren mahai sektoriala hilaren 18an izanen dute.

Euskal komunitatea elkartzeko, Korrika bultzatu eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista