"Kolpez Kolpe" saioak denboraldi berriari ekin dio
Euskal Herria
Ane Garitaonandia
2021, urr. 28 - 06:10
“Kolpez Kolpe “ saioak denboraldi berria hasi du. Asteazken eta ostiraletan 22:30ean izango dugu ikusgai, eta larunbat eta igandeetan, ordea, 16:00etan eta 22:00etan.
Astelehenetan, asteartetan eta ostegunetan, "KZKnews" eskainiko da, Ekhiñe Atorrasagastik gidatutako “albistegi azidoa”. Naroa Iturrik, bere aldetik, asteazken gauetako saioa aurkezten jarraituko du: “KZK delux” izena izango duena. Solaskideen artean, Tessa Andonegi, Miren Legorburu eta Ekhiñe Atorrasagasti izango dira, eta kolaboratzaileen artean Ibai Fresnedok ere hartuko du parte.
Lehen saioa, osorik, hamaika.eus atarian dago jada ikusgai.

















