Skip to main content

Murgiltze eredua ezartzeko aurrerapausoa eman du Frantziako Asanbleak

Euskal Herria

2021, api. 08 - 12:04

Asanblea Nazionalean bozkatzen ari dira hizkuntza gutxituen lege proposamena. Tokiko hizkuntzetan 100% ikasi ahal izatearen alde bozkatu dute goizean. Egun historikoa da, lehen aldia da hizkuntzei loturiko proposamen bat heltzen dela Errepublika ezarri zenetik. Eztabaidak arratsakdean aurrera jarraituko du, hizkuntza gutxituetan irakasten duten eskola pribatuen diruztatzeari buruzko artikulua bozkatuko da. Artikulu guztiak onartzen badituzte, gaur bertan promulgatuko da legea.

Hamaika Telebista