Skip to main content

'Aita Mari' ontzi humanitarioak Mediterraneoko hamabosgarren misioari ekin dio

Gizartea

2025, mar. 17 - 10:03
Mediterraneo erdialdera itzuliko da datozen egunetan, Europar Batasunaren migrazio politikaren testuinguru berriak zalantza eta kezka ugari sortu arren.

Gogorarazi dute Valentziako Gobernuak ontziari 80.000 euro eskatu zizkiola aurretik ordaindu behar izan ez zituzten tasak ordaintzeko, azken urteotan Vinarosko eta Burrianako portuetan porturatzeagatik.

Halaber, zehaztu dute, kezka handiz ikusten dutela itzulketak Europatik kanpora egitea ahalbidetzen duen lege-aldaketa. "Meloni ereduari jarraituz", azpimarratu dute Horrek asiloa eta babesa eskatzen duten pertsonen giza eskubideak etengabe urratzea ekarriko lukeela.

Bestalde, gogora ekarri dute kereila bat aurkeztu dutela Burrianako (Castello) Voxen eta alderdi horretako Jesus Albiol zinegotzi eta diputatuaren aurka, kalumniak eta irainak egotzita. Izan ere, euskal erreskate-ontzia "beltz-tratularien ontzia" eta "pertsonekin trafikatzen duten mafien beharrezko laguntzailea" dela adierazi zuen.
Hamaika Telebista